XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tira tira: ea, ¡vamos!, tira, ez da hainbesterako ez da hainbesterako: no es para tanto - erantzun zion Sheilak.

Sheila eta Charles Goikoetxera iritsi ziren.

Zuhaitz luzeak zeuden etxearen inguru guztian.

- Zerbait gertatzen da hemen - esan zuen Charlesek - .

Begira kortina horiei, itxita daude.

Hemen ez dago inor.

- Ez zaitez tontoa izan - erantzun zion Sheilak.

Etxaurreko atera joan eta gogor jo zuen.

Pixka batean itxaron egin zuten.

Laster Sheilak bultza egin bultza egin: empujar zion etxeko ateari.

Ez zen zabaldu; giltzaz itxita zegoen.

- Paul? - oihu egin zuen Charlesek - .

Paul?

Hor zaude?

Ez zen erantzunik izan.

Sheilak berriro jo zuen atea.

Adi-adi adi egon: estar atento zeuden ea zerbait entzuten zuten.

- Norbait badago barruan esan zuen Sheilak - .

Hotsak entzun ditut.

Adi egon!

Isil-isilik geratu ziren.

Norbaitek atea zabaldu zuen barrutik.

- Paul izango da - esan zuen Charlesek.

Zergatik ez ote da lehenago etorri?

Atea poliki-poliki zabaldu zen.

Gizon handi bizardun bat agertu zen; gutxi gorabehera gutxi gorabehera: aproximadamente berrogei urte izango zituen.

Sheilak eta Charlesek ez zekiten nor zen; ezezaguna zen haientzat.

- Nor zarete zuek? - galdetu zien ezezagunak - .

Zer nahi duzue?